XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zehatzago esanda, lehen 30 unitateak alor honetako edozein ikastarotan erabiltzeko modukoak dira, baina hortik aurrerakoak adibide gisa hartu behar dira.

Batzuk probetxuzkoak izan daitezke sail desberdinetako ikasleentzako eta beste batzuek, aldiz, behar direnak asmatzeko eredutzat hartzeko balio lezakete.

Materialaren erabilerari buruz, berriz, honela dio: Oso kontutan hartzekoa da material hau era jakin batean erabiltzeko pentsatua dela eta gainera prozedura horixe segitu dela praktikan, erabili den ikastaroetan.

Honela jokatu zen ikastaroak diseinatzerakoan: Ikasle bakoitzarekin orduerdiko elkarrizketa egin zen bere lan-arloa zein zen, erabiltzen zituen komunikazio-motak nolakoak ziren (gutunak, txostenak, telefono bidezko elkarrizketak, jendaurrekoak, etab.), solaskideak zein ziren eta antzeko xehetasunak jasotzeko.

Bakoitzari eskatu zitzaion erabiltzen zituen inprimaki, dokumentu eta bere lanaren adierazgarri ziren beste testu batzuen bildumatxo bat egin zezala.

Era horretan, ikasle bakoitzaren profil bat egin zen; adibidez, hauetako bat abokatua zen eta Udaleko idazkari.

Aski txosten tekniko zehatzak egin behar zituen, problema bat bere luze-zabalean aztertzea eskatzen zutenak.

Beste bat, aldiz, gizarte-laguntzailea zen.

Honek galdeketak prestatu, aurrez aurreko elkarrizketak egin eta beste instituzioekiko harremanek eskatzen zituzten txosten, gutun eta inprimakiak erabiltzen zituen.

Hirugarrenak telefonista eta harreragile-lanak egiten zituen, telefonoz edo aurrez aurre, informazioa ahoz zabaltzea izanik bere lana.

Hurrengoa hirigintzako sailean idazkari zen, etab., etab.

Azterketa horren ondorioz zenbait trebetasun gehiago landu beharra ikusi zen, gehienek behar zituzten ezagutza erkideak identifikatzen ahalegindu ginen eta bakoitzaren lanpostuak eskatzen zuen trebakuntzaren ezaugarriak ere bereizi ziren.

Hizkuntzazko, edukinezko eta komunikazio-moldezko berezitasunak eta antzekotasunak kontutan edukita ikastaro-denboraren banaketa gauzatu zen egutegiaren arabera eta azkenik unitateak sortu ziren.

Ikastaroaren hasieran partaide guztiek ariketa berberak egiten dituzte, batzuetan bakarka, bestetan talde osoan eta beste batzuetan talde txikitan, unitate bakoitzaren hasieran adierazten den bezala.

Ikastaroa aurreratu ahala, antzeko beharrak dituzten ikasleek elkarrekin lan egiten dute, oso behar desberdinak dituztenengandik bereizita.

Ikastaroa, oro har, hizkuntza erabiliz hizkuntza erabiltzen ikasteko prestatua da eta ez hizkuntzari buruzko ezagutzak jasotzeko.

Hala eta guztiz ere, denboraren %10-%15 terminologia teknikoa euskaraz eratzeko dauden baliabideak ezagutzera emateko hartzen da eta hitzaldi moduko saio hauek entzun ondoren zenbait ariketa analitiko lantzen dira, jasotako informazioaz jabetzen laguntzeko.

Horra, bada, Udal Administrazioa liburuaren nondik-norako nagusiak. Gurutz Larrañaga.

Jardunaldiak Iruñean Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Saileko Euskara Zerbitzuko Zuzendaritzaren eskariz antolatu dira Otsailaren 6tik 20era bitartean ikastaro edo Jardunaldi hauek.

Geuri atseginago zaigu jardunaldi hitza, gure ustetan zuzenago jasotzen baitu honelako ekitaldi baten mamia, (...).